Copy
Flysch egun-pasa didaktikoa/excursión didáctica
Para la versión en castellano,  clique aquí
 
Algorri  zentroaren newsletterra
 
   
 
 
Euskal Herriko historia geologikoaren tailerra Algorri Zentroan
Algorri Interpretazio Zentroan lantzen dugun "Euskal Herriko historia geologikoaren tailerra" puzzle baten modukoa da; non ikasleek era didaktiko, azkar eta autonomo batean gure historia geologikoaren eta gure mendiak osatzen dituzten arroken oinarrizko kontzeptuak ikasten dituzten. Era berean, gure orografiaren eta inguratzen gaituen paisaiaren ikuspegi berri bat eskuratzen dute.

Tailer -gelako kapazitatea: gehienez 25 ikasle.
Iraupena: 2 ordu inguru.
Hartzaileak: Batxilergoa, Heziketa Zikloak eta Unibertsitateko ikasleak.
OHARRA: Euskal Herriko historia geologikoaren tailerra Zumaiako flyschean burutzen den irteera geologikoarekin konbina daiteke.
 
 
 
Lantzeko gaiak
  • Arroken sailkapena
  • Denbora geologikoa
  • Euskal Herriko historia geologikoa
  • Euskal orografia eta geografia fisikoa
 
 
Garapena
Algorri Zentroko tailer-gelan ikasleak taldeka banatzen dira mahai ezberdinetan. Puzzlearen garapenean zehar honako faseak jarraitzen dira:
1) arroken sailkapena (sedimentarioak, igneoak eta metamorfikoak)
2) garai geologikoen kokapena
3) paleomapen kokapena
4) adin bakoitzeko arroka eta fosilen kokapena
5) geologiaren ikuspuntutik Euskal Herrian dauden azaleramendu garrantzitsuenen kokapena.
 
 
Erreserbak
 
Algorri zentroaren newsletterra
Gure newsletter zerrendatik ezabatua izan nahi izan ezkero, sakatu hemen
© Arazi