ANTOLAKUNTZA OSOA ETA ZERBITZUAK

Araziko diziplina anitzeko lan-taldean 14 urteko esperientzian oinarritu ginen geure pasio handietako batean murgiltzeko: kirola.

Bide hori hartuta, 2011ko eta 2012ko Zarauzko Triatloiak antolatu genituen, eta bizipen horrek aberastuta hedatu nahi dugu geure kirol-ibilbidea. Lehia maite dugu, baina lehiakorrak izateko talde-lana ezinbestekoa dela ondo dakigu.

Presta dezagun elkarrekin datorren frogarako plangintza, markatutako helburuak betetzeko.


Zure froga antolatzeko edo osatzeko, eskaintza zabala luzatzen dizugu:

KOMUNIKAZIOA
OnLine + OffLine
Barnekoa + Kanpokoa
Zure babesleen presentzia zabala

  • Komunikabideekin harremana
  • Prentsaurrekoak, aurkezpenak, oharrak, etab.
  • Marka sendotzea
  • Publizitatea
  • Ikus-entzunezko produkzioa: erreportajeak 
  • Parte-hartzaileak artatzea
  • Sare sozialak dinamizatzea
  • Webgunea: egitea, berritzea edo egokitzea
  • Newsletterrak: diseinua eta erredakzioa
  • Frogaren zuzeneko jarraipena: streamina

DISEINUA ETA EUSKARRIAK

Eskuko orriak, panelak, kartelak, gidak, liburuxkak, seinaleztapen-kartelak, photocallak, flyerrak, dortsalak...

  • Diseinu grafikoa
  • Maketazioa
  • Ilustrazioa
  • Marka-irudia
  • Euskarri fisikoak
 

WEBGUNEA

  • Web-arkitektura
  • Diseinua
  • Edukiak idaztea eta prestatzea
  • Mantenua eta eguneraketa
  • Formazioa

MERCHANDISINA
Hornitzaileekin adostutako eskaintzak

  • Diseinua: poltsak, kamisetak, txapelak, galtzerdiak...
  • Eskaerak bideratzea
  • Banaketa

BRANDINA
Marka, irudia, logoa, leloa...

  • Irudia sortzea
  • Irudia berritzea
  • Markaren inplementazioa
  • Babesleen irudia nabarmentzeko estrategia

DINAMIZAZIOA

  • Festa-giroa sortzeko ekintzak
  • Kirola sustatzeko kanpainak
  • Dinamizazio tailerrak
  • Haurrentzako jarduerak eta udalekuak 
  • Afariak